2022(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Hasierako agurra

Kaixo denoi!

2023. honetan beteko dira berrogei urte 1965ean jaiotako ikasleok Santo Tomas Lizeoan Batxilergoko ikasbidea bukatu genuela.  Urteurren hori behar bezala ospatze aldera, zenbait ikasle-ohi elkartu gara bazkari bat antolatzeko xedez

Orri honetatik gonbita luzatu nahi dizuegu batxilergoko lehenengo mailatik UBIra bitarteko ikasbidea Santo Tomas lizeoan osatu zenuten 1965ean jaiotako ikasleoi. Modu berean parte hartzera gonbidatuta zaudete, aldi hartako uneren batean 1965eko ikasleon artean izan zineten gainerako  urteetako (1964, 1963...) ikasleak ere.

Garai hartako irakasleak ere gonbidatu ditugu eta, jadanik, haien arteko batzuren laguntza estimagarria izaten ari gara.

Parte hartu nahi duenak izena eman dezake blogeko menuan aurkituko duen "izenematea" fitxara sartu eta formularioa osatuz.

Maiatzaren 13an, ondo bidean, izango da bazkaria.  Hori horrela, izena emateko azken eguna 2023ko apirilaren 13a izango da.

Anima zaitez eta hartzazu parte! Lagun arteko egun ederra izango da.

Lantalde eragilea👀



Goiko argazkietan: BBB 3D eta BBB 3C - Beheko argazkietan: BBB 3A eta UBI A








1 iruzkin:

Kaixo denoi! 2023. honetan beteko dira berrogei urte 1965ean jaiotako ikasleok Santo Tomas Lizeoan Batxilergoko ikasbidea bukatu genuela.  U...